Badatoz San Pedroak eta festa egitarauaren baitan jende asko biltzen duen hitzordua izan ohi da Zikiro afaria. Aurtengoan ostiralean, ekainaren 26an izango da 22:00etan Okendon.
Afari hau Ttakun elkarteak antolatzen du eta aurrez txartelak erosi behar dira. Dagoeneko Ttakunen bulegoan eta Jalgin daude eskuragarri. Afariaren prezioa 20 eurokoa izango da eta ohiko menua dastatuko dute parte hartzaileek, entsalada, zikiroa, postre gozoa, edaria eta kafea barne. Antolatzaileek txartelak ahalik eta lasterren erostea gomendatzen dute.