Babyauto ZRT Beltzak Euskadiko txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2015eko ekainaren 7a

Babyauto ZRT Beltzaken 14 urtez azpiko taldea Gipuzkoako txapeldun izan ostean, Euskadiko txpelketan aritu zen asteburuan, Anoetako miniestadioan.

Arabako eta Bizkaiko txapeldunak izan zituzten aurrez aurre gaztetxo lasarteoriatar eta zarauztarrek. Lehendabizi Gaztedi talde arabarraren aurka jokatu zuen Beltzakek, eta 26-12 irabazi zuen. 
Torneo honetako bigarren partidua Universitario Bilbaoren aurka jokatu zuten. Herritarrek 60-0 irabazi zuten neurketa. 

Euskadiko txapeldun izan ostean, trofeoa jaso eta hirugarren denbora bikaina partekatu zuten arabar eta bizkaitarrekin. 

Denboraldi bikaina osatu dute Beltzak taldeko kideek maila guztietan eta herriko errugbi harrobia indartuz doala erakusten dute berriki lortutako emaitza bikain hauek.