Batzuek Unibertsitera joko dute Selektibitate azterketak pasa ostean. Beste batzuek aldiz, Goi-mailako Lanbide Heziketan emango dute izena. Baina denek dute aurrean landu beharreko bide bat, etorkizun bat.
Diploma banaketa
Ana Galarraga Elhuyarreko kazetari eta komunikatzaileak hitzaldi txiki bat eskaini du ikasle, irakasle eta bertaratu diren gurasoen aurrean. Hedy Lamarr 1914an jaiotako aktore, asmatzaile eta telekomunikazio ingeniariari austriarraren bizitza eta lorpenak izan zituen mintzagai, “ausardia, pasioa eta lana”uztartuta lortu zituenak.
Amaieran, gelaka talde argazkia atera eta ohorezko diplomak banatu dituzte. Beñat Urruzola, Aitziber Rubio eta Aitor Arzallusentzat izan dira aurtengoan matrikulak. Aipamen bereziak, Julen Cacho, Ane Galardi, Eukene Uli eta Fermin Baldarentzat.