Globoan paseoa zozketatzen du Gure Esku Dago taldeak

Txintxarri Aldizkaria 2015eko ekainaren 5a

Datorren ostiralean ekainaren 12rako globo aerostatikoan herritik buelta bat emateko zozketa du martxan Lasarte-Oriako GEDk.

Dagoeneko txartelak salgai daude euro batean eta ekainaren 7an izango da zozketa 13:00tan. Bertan bi zenbaki saritu aterako dira eta bakoitzak lagun batekin globoan ibiltzeko aukera izango du beraz 4 pertsonek izango dute globoan buelta emateko aukera. 

Ekainaren 12an 18:30etik aurrera Tximistarretako plazatik aterako da globoa eta bertan Donostian ekainaren 21ean Lasarte-Oriako tartea betetzeko falta diren oihalak margotuko dira eta txokolatada bat ere izango da.