LOKEko gimnastek emaitza onenak bakarka lortu dituzte Gipuzkoako txapelketan, Ibarran

Txintxarri Aldizkaria 2015eko ekainaren 2a

Gipuzkoako txapelketa ospatu zen maiatzaren 23an Ibarrako kiroldegian. Oraingo honetan, taldeka baino, bakarka eskuratu zituzten emaitza onenak LOKEko gimnastek. Senior A eta jubenil B kategorietan batez ere. Lehiakortasun handiko txapelketa izan zen Ibarrakoa, maila altukoa, Maite Rueda entrenatzaileak azaldu duenez.

Bakarka, Senior A mailan, Aizpea Arroyo lehena izan zen uztaiarekin, bederatzigarrena zintarekin eta sailkapen nagusian lehen postua erdietsi zuen. Garazi Gomezek bere aldetik, bigarren postua eskuratu zuen uztaiekin eta laugarren izan zen zintarekin. Sailkapen nagusian laugarren amaitu zuen Gomezek. Taldeka, senior A mailan laugarren izan ziren. 

Jubenil A kategorian, taldeka mazekin laugarren sailkatu ziren LOKEko neskak. Jubenil B mailan aldiz, Ainara Apeztegia lehena izan zen zintekin, bigarren mazekin eta sailkapen nagusian ere bigarren postuan amaitu zuen. Azkenik, kadete B mailan, uztaia eta baloiarekin zazpigarren izan zen herriko kluba. 

Maite, Amaia eta Naiara entrenatzaileak oso harro daude euren neskek osatutako txapelketarekin.