Atsobakarreko langileek bertan behera utzi dute greba

Txintxarri Aldizkaria 2015eko ekainaren 2a

CLECE enpresarekin aurre akordio bat adostu dutela jakitera eman du enpresa komiteak eguerdian.

Aurreko asteetan bezala greba eta mobilizazioekin jarraitzeko asmoa zuten Atsobakar egoitzako langileek CLECE enpresari lan hitzarmena sinatzeko eskatuz. Gaur eguerdian jakitera eman dutenez, enpresarekin aurre akordio batera iritsi dira eta hamar eguneko epea dute orain lan hitzarmena sinatzeko. Horrela izanda, greba bertan behera utzi dute eta normaltasunera bueltatu da egoitza.