Donostian ospatu zen aurreko asteburuan Olatu Talka jaialdia. Honen baitan, Miramonen Ipar martxa erakustaldia egin zen eta bertan parte hartu zuen 19 lagunez osatutako herritar taldeak. Kirol hau ezagutzera emateko erakustaldia izan zen eta honetan aritzeko argibideak eman ostean, ibilbide bat osatu zuten.