Atzo Zizurkilen izan zuen sailkapen saioa Ane Labak eta honetan ere, berak eskuratu zituen puntu gehien, 309. Eneritz Artetxe, Xabier Sukia, Gorka Maiz, Eñaut Martikorena eta Asier Sasieta izan zituen lehiakide herritarrak.
Unai Muñoak egin bezala, lehenengo itzuli honetako bi saioak irabazi ditu Labakak eta horrela biek ziurtatu dute euren lekua hurrengo itzulian.
Sailkapeneko lehenengo 30 bertsolariak sailkatuko dira irailean hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako.