Musika zentzuen gainetik

Txintxarri Aldizkaria 2015ko mai. 31a, 18:30
Euskal doinuak, zein nazioartekoak entzuteko aukera izan da gaur Ama Brigitarren komentuan ONCE erakundeak babestutako Alaia abesbatzak eskainitako kontzertuan.

Saio ederra eskaini dute abesbatza osatzen duten 40 kideek, gehienak itsuak, Vineta Iglesiasen zuzendaritzapean. 

Kanta ezagunez gozatu ahal izan da hala nola, Ansorenaren Mendi aldera goaz edo Adelita doinu mexikarra.

Gainera, aurrez 11:00etako mezan parte hartu dute hainbat doinu eskainiz, hala nola, Molfinoren O Sacrum convivium.