Gau partean, auzotar eta kale gorrian bizi diren pertsonen arteko solasaldiak aurkeztu zituen helduen taldeak atzo arratsaldean Manuel Lekuona kultur etxean eskainitako Auzoa lanean.
Krisia eta bere ondorioak, etxe kaleratzeak, alkoholismoa, gizartearen hainbat aldaketa edo bikote arazoak... hainbat gai jorratu ziren Manuel Lekuonako aretoan irudikatu zen parkean.
Atsedenaldia
Aste honetan, antzerki eta dantza asteak etenaldia izango du. Baina Kukuka antzerki eta dantza eskolako kideen emanaldiak ikusteko aukera izango da Zabaletako Jaietan asteazken, ostiral eta igandean.
Atsedenaldi horren ostean, ekainaren 8an, arratsaldeko 19:00etan emanaldei jarraipena emango zaie LH6 mailako eta Zubietako taldeekin.