Euskal Dantzaz blai

Txintxarri Aldizkaria 2015ko mai. 31a, 22:05
None
Erketz dantza taldea eta hainbat talde gonbidaturen eskutik euskal dantzak dira nagusi asteburuan. Atzo Dantzari egunean, helduen taldeen emanaldiez gozatzeko aukera izan zen; gaur, berriz, etxeko txikien txanda izan da.

Erketz Dantza taldeak 50. urteurrena ospatuko du 2018. urtean eta motorrak berotzen joateko hainbat ekitaldi antolatutako nahi ditu urte hauetan.

Honi esker, asteburu honetan euskal dantzak nagusi dira herrian. Atzo, lehen aldiz Dantzari eguna ospatu zen eta gaur XXVII. edizio duen Dantzari Txiki eguna.

Atzo arratsaldean, Erketz EDT-ko helduen taldeak Añorgako Arkaitz eta Hernaniko Ttarla dantza taldeen bisita izan zuen. 

Hiru taldeek Zumaburutik Okendora desfilea eta bi geldialdi egin zituzten herriko kaleak euskal doinu eta dantzez beteaz. 

Okendo plazara iristean  hasiera modura, hiru bikotek talde bakoitzeko bana agurra dantzatu zuten.

Ostean, taldeen emanaldiaz gozatzeko aukera izan zen.

Arkaitza taldeak besteak beste, ezpata-txiki dantza, makil-dantza edo eskaini zituen.

Ttarla taldeak aldiz, sardinerak, igitai-dantza edo fandango eta arin-arin bat dantzatu zituen.

Erketz Dantza taldeak Gasteizko zortzikoa eta Gipuzkoako Erromeriko doinu eta dantzak ekarri zituen Okendo plazara.

Emanaldia amaitzean oroigarriak banatu zizkieten talde gonbidatuei et talde argazkia ere egin zen.

Dantzari eguneko argazkiak eta irudiak galeriatan daude ikusgai.

Dantzari Txiki
Gaur, berriz, txikiek hartu dituzte kaleak egun osoan zehar.

Santurtziko Zugaitza, Faltzesko Makaia, Oreretako Ereintza, Andoaingo Urki eta Lasarte-Oriako Kukuka antzerki eta dantza eskolako eta Erketz txikiko haur eta gazteek egun paregabea izan dute.

Goizean bina talde batu eta herriko puntu ezberdinetan hein emanalditxoak ikusteko aukera izan da. Erketz Txiki eta Ereintza taldeak erdialde eta Uistin kalean barrena ibili dira, Kukuka eta Faltzesko Makaia kiroldegi eta Sasoeta aldean eta Andoaingo Urki eta Santurtziko Zugaitza Atsobakar aldean.

Goizeko dantzez ostean, ederki bazkaldu dute txikiek Udaberri eta Saustatxo elkarteetan.

16:30ean berriz, Okendon bildu dira erdialdeko kaleetan desfilea egiteko. Ostean, talde bakoitzeko bikote banak agurra dantzatu eta emanaldia izan da.

Gaztetxoek haien dohaiak erakutsi dituzte hainbat dantzetan, makil-dantza, uztai-dantza, ezpata dantza edo sardinerak.

Eta egunari amaiera ezin hobea emateko, denok batera fandango, arin-arin eta kalejira dantzatu dituzte.

Dantzari Txiki eguneko argazkiak galerian ikusgai.