Musika eskolako ikasleak Real Sociedad fundazio egunean

Txintxarri Aldizkaria 2015eko maiatzaren 30a

“Real Sociedad Fundazioaren eguna” girotzen izango dira bihar Udal Musika Eskolako trikitilari eta panderojoleak. Jaialdi honetan 50 futbol eskoletako lehen urteko alebin taldek parte hartuko dute. Baina futbolaz gain, beste hainbat ekintza ere izango dira Zubietako instalakuntzetan eta Udal Musika Eskolako trikitilari eta panderojoleek haien aletxoa jarriko dute jaialdia musikaz alaituz.