Lasarte-Oriako Euzko Alderdi Jeltzaleak eskerrak eman dizkie igandeko hauteskundeetan EAJ-PNVrengan konfiantza adierazi zuten herritar guztiei.
Komunikabideei bidalitako oharrean, alderdiak “igoera” izan duela nabarmendu du Estitxu Alkorta bozeramaileak. “Izan ere, azken udal eta foru hauteskundeetan 1091 bozka jaso zituzten jeltzaleek, eta, orain, 1428 (%30ko hazkundea)”. Eta hirugarren zinegotzia lortzeko hiru bozkaren faltan egon dira.
Era berean, pozik eta herriaren alde lanean jarduteko gogotsu azaldu dira datozen lau urtetan alderdia ordezkatuko duten bi zinegotziak, Estitxu Alkorta eta Jon Antxordoki.