Astelehenean goiz eta arratsaldeko saioan, DBH1 mailako ikasleek izotzaldia urtu zuten “Edurnezuri eta 7 ipotxak” antzezlanarekin.
Goizeko ikasleen saioan aldiz, DBH1 eta 2ko dantza garaikideko saioa ikusteko aukera ere izan zen.
LH5-eko ikasleek antzerki arloan izarrak direla erakutsi zuten asteazkeneko bi emanaldietan “Artisten Herria” eta “Gu ere artistak gara” saioekin.
Atzo berriz, DBH3koen “Aupa Etxebeste” antzerkiaz gozatuko zuten gazteen ikaskideek goizean, zein gurasoek arratsaldean ere.
DBH2-4 maila arteko dantza garaikide eta euskal dantza sorkuntza taldeen saioaz ere gozatu ahal izan zuten ikaskideek goizean.
Aste beteko atsedenaldia
Gaur ez da saiorik egongo, baina bihar, 20:00etan, helduen talde baten txanda izango da. Honek “Auzoa” antzezlana aurkeztuko du kultur etxeko aretoan.
Saio honekin antzerki eta dantza asteko lehen zatiari amaiera emango zaio.
Ostean, astebeteko etenaldia izango da eta ekainaren 8an berriz hasiko dira saioak. Hauetan besteak beste, Sasoeta-Zumaburu edo Zubietako haurren lanak ikusi ahalko dira.