Sorgin Jaietako arropa berria

Txintxarri Aldizkaria 2015eko maiatzaren 29a

Sorgin Jaietako arropa berria izango da salgai Zabaletako festetan, kamiseta eta sudaderak atera dira eta herritarrei hauek eskuratzeko gonbita luzatzen zaie. 

Horretaz gain datozen asteetan ostiralero 18:30ean Xirimirin bilerak egingo dira egitarauko ekintzak prestatzeko. Honakoak irekiak dira eta aportazioak egin edota parte hartzeko gogoa duen orok aukera du parte hartzeko.