Alaia Abesbatza Donostian 1991an sortu zen ONCE-ri lotuta Araceli Aguado Sanchoren zuzendaritzapean.
Hasieratik abesbatzak hainbat batutari so egiteaz gain bai estatuko zein nazioarte mailako makina bat agertokitan aritu da, aipagarriak izanik Vienan edota Vaticanoko San Pedron eskainitako emanaldiak besteak beste. Berrogei bat ahotsek osatzen dute abesbatza, erdiak ONCE-ko bazkideak direlarik eta urritasun bisuala duten kideak izanik. Kide gehienek urteak daramatzate abesbatzan eta horrek oholtzagainean badu eraginik.
Landutako errepertorioari dagokionez, zabala dela esan daiteke, estilo, estetika eta garai desberdinetakoa, espiritual amerikarrak, pieza afrikarrak, euskal folklorekoak, habanerak edota lan klasikoak dira abesten dituztenak.
Egun Letoniakoa den Vineta Iglesiasek zuzentzen du abesbatza, eta bere lanari esker errepertorioa zabaltzeaz gain obra letoniarrak ere eskaintzen ditu abesbatzak. Aipatu behar da zuzendari lanak egin dituela abesbatza ezberdinetan bai atzerrian baita gurean ere.
Igandeko kontzertuan euren dohaiak erakutsiko dituzte denetariko piezak izango dituen emanaldian. Honetarako sarrera doan izango da beraz sustatzaileek dei egiten diete herritarrei bertaratzea.