Auto batek su hartu du goizean, Geltoki Kalean

Txintxarri Aldizkaria 2015eko maiatzaren 28a

Goizeko 11:45 inguruan auto batek su hartu du Geltoki Kalean. Kutxa aurreko semaforoan kotxe bat erretzen ikusi dute herritarrek. Kotxean zihoan gizona hasieran ez da konturatu autoaren behekaldetik kea irteten ari zela, baina herritarren oihu eta keinuek ez dute aterarazi eta bi herritarrek atera dute kotxetik. Handik pixka batera, eztanda handi bat entzun da eta motorrak su hartu du. Gizona onik dago.

Egoeraren larritasuna ikusita, berehala bertaratu da Udaltzaingoa, eta hainbat herritarren laguntzarekin, mangera batekin sua kontrolatzea lortu dute suhiltzaileak iritsi bitartean. Inguruko denda eta tabernetako lagunek su-itzalgailuak atera eta ahal izan duten guztian lagundu dute

Suhiltzaileak iristerako Udaltzaingoak, Ertzaintzak eta herritarrek, ia guztiz kontrolpean zuten sua, eta suhiltzaileek erabat itzali dute 12:05 aldera. Kalea moztuta dago momentu honetan. Kotxea kendu bitartean.

Orain istripuaren kausak aztertuko dituzte. 

Bideoak: https://www.youtube.com/watch?v=GFC_0oI2mVI&

https://www.youtube.com/watch?v=LklT2LoCtC8

https://www.youtube.com/watch?v=6lqnYWANbQQ