Burunzpeko gurasoek eskatu zuten Euskal Eskola publikoaren legearen artikuluak zorrotz betearaztea, Lasarte-Orian dagoen eskola egoera ez ohikoa arintzeko, hezkuntza sailari presazko trantsizio neurriak eskatu zizkion eta egungo giza eta hizkuntza beharretara egokituko den hezkuntza sistema aztertu eta berritzeko legebiltzar batzorde zehatza sortzeko eskatu zuen.
Honen baitan, onarpen irizpide ez baztertzaileak, herri berdineko zentroetan epez kanpoko sarrera orekatuak, euskararen ikaste egokia bermatzea baldintza berdinetan eta baliabide espezializatuez, (HIPI) teknologia. Hauek aipatzen dituzten datuak honakoak dira, etorkinak Sasoeta-Zumaburun % 25 dira eta Landaberrin %5, Bekadunak Saosoeta-Zumaburun %55,5 eta Landaberrin %30 epez kanpo lehenengoak 30 ikasle jaso zituen eta bigarrenak 15, lehenengo eskolan 450 ikasle daude eta bigarrenean berriz, 931. Buruznekoek datu hauek hezkuntza sailarenak direla adierazten dute 2012-13 ikasturtekoak.
Pello Sanchez Burunzpeko lehendakariak aniztasunaren lanketaren esparruan bai eskolan zein herrian egin diren ekimenak azaldu zituen. Azpimarratuz, aniztasuna aberastasuna dela baina horren lanketa denen eskuetan dagoela, baita hezkuntza sailaren eskuetan ere. Izan ere, euren eskolan egiten den lanketa, batez ere guraso elkartetik sustatzen ari dena da.
Landaberri
Landaberri eskolako kideak ere izan ziren legebiltzarreko hezkuntza batzordean. Eskolan dagoen matrikulazio irizpideak, aplikatzen den baremazioren legezkotasuna defendatzera hain zuzen. Izan ere, eskolari ikasle ohien seme-alabei 2 puntu gehiago ematea zalantzan jarri da.
Argi azaldu nahi izan zuten euren eskolan ez direla etorkinak baztertzen eta publiko egin diren zenbait datu ere ez direla guztiz fidagarriak, “eguneratu gabeko datuak direlako”.
Eskola irekia dela esan zuten Landaberriko ordezkariek. 2008.urtea arte ez zen baremazioa aplikatu behar izan nahikoa plaza zeudelako eskaerari erantzuteko. Urte horretan eskaerak handitu eta hezkuntzak finkatutako irizpideak aplikatzen hasi zen.
Hala ere, % portzentai altu batean Lasarte-Oriako familiek aukeratzen duten eskolan daude egun.