Atsobakarreko langileen protesta

Txintxarri Aldizkaria 2015eko maiatzaren 27a

Atsobakarreko langileek euren protesta erdigunera ekarri dute gaur. Udaletxe aurren jarri dira Clece enpresari hitzarmena sinatzeko eskatuz.

Atsobakar zahar egoitzako langileen protesta erdigunean entzun da gaur. San Pedro elizaren aurrean jarrita, ordu erdiz egon dira elkarretaratzea egiten. Egun egoitza kudeatzen duen enpresari, CLECEri hitzarmena sinartzeko eskaera egiten diote langileek. Horrela jarraitzekotan, astelehenetik aurrera greba mugagabea egitea ere ez dute baztertzen. Aldundiak beregain hartu behar zuen herriko egoitza Gipuzkoako beste hainbat bezala, hala ere, "enpresak Aldunditik jaso beharreko dirua jaso arte ez omen du hitzarmenik ez ezer sinatuko" langileek adierazi duten moduan.

Hau dela eta protestekin jarraituko dute euren aldarriari erantzuna eman arte. Tartean, udalak enpresa eta Aldundiaren arteko elkarrizketetan esku hartzea eskatzen dute.