Herri harresia

unai-munoa 2015eko maiatzaren 22a

Denborarekin desintoxikatzen ari banaiz ere, zenbait boladatan tertulianomano samarra izan naizela onartzen dut. Maiz egoten naiz etxeko zein Espainiako debateei adi, baina nire osasun emozionalarentzat suposatzen duen nahaspilaz ohartu nintzenean, bestelako aukerak egiten hasi nintzen, tarteka tentazioan erortzen banaiz ere. 

Halaxe izan zen duela hiru edo lau egun, ETB2-ko debate batean Gasteizko herri harresiaren gainean hausnarrean sumatu nituenean, eta garai zaharretara bidaiatu nuen, beste behin. Garai zaharrak berritu nahian gabiltzanontzat, ordea, mingarria da era horretako espektakuluak ikusi behar izatea. Etsigarria zait eremu politikoan jarduteagatik espetxeratzen dituzten gazteak herri zain-tzarako omen daudenen furgona beldurgarrietan eramaten dituztenean. Amorrugarria zait gorrotoa ezkutatu ezin dutenek errukirik gabe bat eta beste egurtzen dutenean, indarkeriaren gainean dagoen hipokresia agerian utziz. 

“Zer egin behar zuen ertzan-tzak bada? Legea bete beste aukerarik ez dute…” argudiatu zuen hizlari batek. Orduan, logika bera jarraituta, zer egin behar zuten gazteek mendeku politikoaren ondorioz, heldu lekurik gabeko sententzia batetan oinarrituta, preso erori direnean? Zer egin behar dute garai politiko honetan ulertezina den epai juridiko baten aurrean? Benetan uste duzue politika egiteagatik espetxeratu behar dituzten gazteak borondatez aurkeztu behar direla epaitegietan, inolako salaketa eta erresistentziarik gabe? 

Nire hautua argia da! Ez dut iraganeko garaietara itzuli nahi, ez ditut errezeta zaharrak nahi, baina beti egingo dut zapalduen alde. Aupa gazteak!!! Ez zaudete bakarrik!!!