PPko alkategaia Alejandro Saenz herritarrak Gipuzkoako popularren buru den Borja Semperrekin batera ibili da herritik lasarteoriatarren artean euren programa ezagutzera emanaz. Loreak banatu dituzte eta alderdiko beste kideekin batera hurbiltzen zitzaizkien herritarren kezkak jaso dituzte. Saenzek aurreko astean Quirogaren babesa jaso zuen ere eta herrian bere asmoak zeintzuk diren azaldu zizkion. Gainontzeko alderdi guztiek egin bezala, PPko kideak hainbat ekintza egin ditu herrian bere hautagaitza ezagutzera emateko.