EHBilduri babesa

Txintxarri Aldizkaria 2015eko maiatzaren 21a

Alderdiek kanpainaren azken egun hauetan ugaritu egin dituzte euren ekitaldiak. Bart Brigitarren plazan EHBilduren zerrendak herritar talde baten babesa jaso zuen.

EHBilduk bart Brigitarren komentu aurrean herritar talde baten babesa jaso zuen. Bertan Pablo Barrio alkategaiarekin batera zerrendako beste kide batzuk ere izan ziren. Herriko eragile ezberdinek baita zenbait herritarrek ere modu publikoan azaldu zuten EHBilduren aldeko jarrera.

Gaur arratsaldean Sagardotegi kalean egongo dira EHBildukoak 19:00etatik aurrera  proiektuen inguruko informazioa zabaltzen.