Udalak ezagutzera eman du San Pedro jaietako kartela zein izango den. Nerea Uraldek aurkeztutako lana izan da aukeratutakoa. Maiatzaren 4a izan zen azken eguna lanak aurkezteko eta guztiak lasarteoriasarean.eu gunean jarri ziren ikusgai herritarrek euren iritzia emateko aukera izateko. Hala ere, azken hitza udal ordezkariek izan dute eta dagoeneko jaiek badute kartela. Hau erabiliko da festak iragartzeko kartel eta programan.