Imanol Arteaga izan zen herritarren artetik onena 60. postuan, 4 ordu eta 49 minutuko denborarekin. Ramon Altuna 106. postuan sailkatu zen 5 ordu eta minutu bat eginda. Zigor Gallardok azkenik, 310. egin zuen 5 ordu eta 49 minutuko denborarekin.
Bestalde, Peio Fadrique, Antonio Urruzola, Mikel Izagirre, Endika Gartzia eta Ivan Granado Zegama-Aizkorriko herriko parte-hartzaileek euren argazkiak bidali dizkigute.