Herritarren kezkak azalduz

Txintxarri Aldizkaria 2015eko maiatzaren 19a

Atzo arratsaldean EHBilduko Pablo Barrio alkategaia, zerrenda kideak eta Ander Rodriguez Foru Aldundiko Gizarte Politika arduraduna Tximistarretako parkean izan ziren herritarren galderei erantzunez.

Hauteskunde kanpaina aurrera doa eta azken egunak ditugu aurretik. Atzo arratsaldean EHBildu Tximistarreta parkean bildu zen herritarrekin.

Pablo Barrio alkategaia, zerrendako hainbat kidek eta Ander Rodriguez Foru Aldundiko Gizarte Politika arduradunak herritarren galderei erantzun zieten. Hainbat izan ziren herritarrei kezka sortu eta hizlariek jorratu beharreko gaiak, hala nola, aniztasuna, zaborren kudeaketa, herritarren pobrezia, hezkuntza...

Herritarrek adi entzun zituzten azalpenak, nahiz eta eguraldia ez izan lagun.

Ekintza gehiago

Bestalde, beste alderdiek ere herritarren bozkak eskuratzeko ekintzak egingo dituzte hurrengo egunetan. Bihar ohi bezala azokan egongo dira eta arratsaldean, 19:00etan, Lasarte-Oriak Ahal Du hautesle-taldeak mitina eskainiko du Isla Plazan.