Aurrematrikula garaia Udal Musika eskolan

Txintxarri Aldizkaria 2015eko maiatzaren 18a

Lasarte-Oriako Udal Musika eskolak 2015-2016 ikasturteko aurrematrikula garaia ireki du gaur. Maiatzaren 29a arte egin ahalko da aurreinskripzioa Manuel Lekuona kultur etxean.

Musika txoko, musika-hizkuntza, musika-tresna, musika hizkuntza + musika-trena, korua, kamara, armonia edo taldea dira Udal Musika Eskolaren hurrengo ikasturterako eskaintza.

Musika eskolako arduradunek jakitera eman dutenez, plaza eskuratzeko derrigorrezkoa da aurrematrikula egitea. 

Gainera, plaza eskaera egiterakoan 40 euroko bermea egongo da, matrikula egin ondoren bueltatuko dena. Matrikula gauzatzen ez bada, berme hori galduko dute herritarrek.

Plaza korreoz konfirmatuko da eta matrikulazioa domizializazio bidez, ordainduko da. Aurten berrikuntza modura erraztasunak izango dira matrikula ordaintzerako garaian, ordainketa bakarra edo zatikatua, 10 hilabetetan egin ahalko da.

Maiatzaren 29ra arte dute interesatuek aurrematrikula egiteko. Matrikula berriz, uztailean egingo da.