Gipuzkoako txapela jubenilentzat

Txintxarri Aldizkaria 2015eko maiatzaren 17a

Emakumezkoen saskibaloia egoera onean da Lasarte-Orian. Kadeteak lauko finalera sailkatu ziren, eta jubenilek lauko finala irabazi dute asteburuan, Ordizia 58 eta 43 garaituta.

“Beti aurretik joan gara gutxigatik eta azken minutuetan lortu dugu partidu osoko lana errematatzea”, zioen Endika Marrahi prestatzaileak.

Neurketa honekin denboraldia ia bukatutzat eman dute, Gipuzkoako txapela jantzita: “Txapelketarekin ez dugu igoerarik edo bestelako saririk lortu, baina probintziako onenak izatea nahikoa sari bada guretzat. Iaz sekulako denboraldia egin zuten kadete mailan, eta aurten, jubeniletan lehen urtea zuten arren, sekulako maila erakutsi dute neskek. Zorionak denei”, esan du Marrahik.

Herriko saskibaloia osasuntsu dago, belaunaldi onak datoz gainera atzetik eta datorren urtean Ostadarren saskibaloi alorrak lau beharrean bost talde izango ditu, Landaberriko infantilek kadeteetara sailto egingo baitute.

“Mutilen taldea sortu genuen iaz, aurten kadeteetan beste bat... Gogo handiz jarraituko dugu, argi dago”, adierazi du Marrahik.