Programaren ildo nagusiak Eusko Jaurlaritzan aurkeztu zituen Lasarte-Oriako EAJk

Txintxarri Aldizkaria 2015eko maiatzaren 15a

Herriko EAJk “herritar eta eragileekin batera osatutako programa-ildo nagusiak” Jaurlaritzan aurkeztu dituela jakitera eman du ohar bidez.

Alkatetzarako hautagaia Estitxu Alkortak, Jon Antxordoki eta Boris Nogalesekin irailean hasitako Lasarte-Oriako herritar eta eragileen laguntzaz osatutako hauteskunde programa aurkeztu zuten Lakuan. Estitxu Alkortaren esanetan "inoiz baino babestuagoak sentitu gara gure proiektuaren ildo nagusiak aurkeztu ditugunean. Gasteizen izan ditugun bileretan, aurkeztutakoak oso harrera ona izan du eta ekimenak udaletxean aurkezten ditugunean, Jaurlaritzaren babesa izateak Lasarte-Oria hazi araziko dugu. proiektuen finantzaketa aurre-ikusita egoteak balorazio ona izan du. Gure ustetan, herritarren eta eragileetatik hasitako ekimen hauek udala eta gobernuaren sinergia ekarriko dute. Orain, Lasarte-Oriaren alde lanean jarraitu behar dugu.” Adierazi dutenez, ez da Jaurlaritzan izango duten bilera bakarra.