Kulturak partekatuz

Txintxarri Aldizkaria 2015ko mai. 15a, 11:45
Atzo arratsaldean Poloniako talde bat izan zen Kukuka Antzerki eta Dantza taldeko euskal dantza-sormena taldeekin elkar lanean.

Wroclaw Poloniako hiria Donostiarekin batera Europako kultur hiriburua izango da 2016 urtean. Horregatik Poloniako talde bat etorri da egun hauetan Donosti eta bere inguruetara. Euskal kirolak, musika eta dantzak jasotzen ari dira, gero Polonian ezagutzera emateko.

Atzo Kukuka Antzerki eta dantza eskolako lagunen eskutik euskal dantza-sormena saioa izan zuten. 

Lehenik Kukukaren berri eman zien Maider Oiartzabal eskolako dantza arloko arduradunak.

Ostean dantzan jarri zituen guztiak. Besteak beste, soka-dantza edo muxikoak dantzatu zituzten eta dantzen esanahia edo jatorria ere azaldu zizkien Maiderrek.

Umore onean poloniarrek Maiderrek esandakoari jarraituz edo Kukukako dantza ikasleen oinei begira euskal dantzetan bere lehen pausoak eman zituzten.

Saioko argazki batzuk.