Elhuyar Aholkularitzak, Beterriko Garapen Agentziarekin elkarlanean, martxoan jarri zuten martxan Beteberritzen proiektuaren lanketa. Helburua nagusia eskualdeko eragileen berrikuntza sozialerako gaitasuna handitzea eta eragileen arteko artikulazioa hobetzea da, etorkizunean, eskualdeko erronka sozialei erantzun propioagoak eta egokiagoak eman ahal izateko.
Gaur, proiektuaren hirugarren topaketa izan da Villa Mirentxun eta hainbat erakundeetako ordezkariak izan dira bertan, hala nola, Argia, Beterri Garapen integraleko agentzia, Elhuyar, Bai Euskarari, Hernaniko Udaleko, Irrien Lagunak, Karabeleko, Kukuka antzerki eta dantza eskola, Lanku eta La Salle ikastetxea. Izan ere, erakunde hauetako proiektuak ebaluatu dira.
Saioan lehenik erakunde bakoitzak bere proiektua azaldu du. Era berean, proiektuen azterketen ondorioak aurkeztu eta erakundeek jarraitu beharreko ikasgaiak finkatu dira.
Parte hartzea
Ekainera bitartean, beste bi topagune gehiago egingo dituzte erronkak lantzeko, bata maiatzaren 27an, Lasarte-Orian eta bestea, ekainaren 10ean Hernanin.
Hauetan parte hartu nahi duten herritar edo erakundeek 943 25 63 47 zenbakira deitu dezakete edo admi.beterri@hernani.eus helbidera mezu bat bidali.