Beteberritzen egitasmoaren hirugarren saioa

Txintxarri Aldizkaria 2015eko maiatzaren 11

Villa Mirentxun izango da asteazkenean 10:30etik 13:00ra. Martxoko hitzaldi-zikloen ostean, egindako ebaluazioen emaitzak aztertu eta aurrera begirako erronkak landuko dira honetan.

Beterri eskualdean berrikuntza soziala lantzeko egingo den hirugarren saioa izango da Villa Mirentxun asteazkenean egingo dena. Martxoko hitzaldietako ebaluazioen emaitzak aztertuko dira datozen saioetan. Izan ere, asteazkenekoaz gain, maiatzaren 27an ere Villa Mirentxun egingo da saio bat eta ekainaren 10ean beste bat Hernaniko Gabriel Zelaian.Topagunean parte hartzeko aurrez izena eman behar da 943 256 347 telefonoan edo mezu bat bidali admi.beterri@hernani.eus helbidera. Aurrez hitzaldietan parte hartu ez dutenek ere aukera dute saioetara hurbiltzeko.