EHBilduk atzo arratsaldean mahai-informatiboa jarri zuen Andapa kalean. Honetan, Pablo Barrio alkategaiak eta zinegotziek Zumaburu auzoko ibai ertzerako duen birmoldatze proiektua azaldu zieten mahaira hurbiltzen ziren herritarrei.
Gaur goizean bizikleta martxa bat egin dute herrian eta Plazaolako bidean barrena Lasarte-Oriako bidegorriaren proiektua aurkezteko.
Lasarte-Oriak Ahal Du
Lasarte-Oriak Ahal Du-k bere programa azaltzeko mahai informatiboa ezarri du goizean Okendo plazan.
Bihar, berriz, herritarrekin bilera egingo dute Jaizkibel plazan.
Bertan behera
PPren ekintza berriz, bertan behera geratu da Sevillan jazotako hegazkin-istripuko biktimei elkartasuna erakutsiz.
Alex Saenz PPko alkategaiak alderdikide eta herritarrekin bilera informala egin behar zuen 17:30ean Lasarte tabernan. Honetan, Juan Carlos Cano Gipuzkoako ahaldungaia ere egon behar zen.