Foyer Don Bosco elkarteak kalean bizi diren 7 eta 17 urte arteko umezurtz edo familia utzi duten gazteekin egiten du lan Beninen. Hauek tratu txarrak, biolentzia edo torturak jasan dituzte. Kasu batzuetan ere “sorginkeria” salaketa izan dute edo lanerako salduak izan dira.
Argazkietan elkarteak bertan dituen hainbat proiektu eta etxeetan egiten duten hezkuntza lana erakusten dute. Izan ere, haur eta gazteei ikasketak edo lanbide heziketa egiteko aukera ematen baitiete.
Era berean, gizartean eta bere familietan, hau izanez gero, integratzen laguntzen die elkarteak.
Benin
Benin Afrikako herrialdea dugu, Gineako golkoan kokatua. 10 milioi biztanle inguru ditu eta %50 ez da 18 urtera iristen. Bizi itxaropena 57 urteko da.
Giza garapen Indize Txikia du 0,427 eta honek munduko herri pobreenen artean kokatzen du. Oinarrizko edo biziraupenezko nekazaritzaz bizi dira edo Nigeriatik datozen produktuen salmentaz. Hiru umetik batek lan egiten du. %31ak ezeztatu beharko litzakeen lanen bat egiten du eta honetan bere osasuna eta seguritatea arriskuan jartzen du. Gainera, haurren trafikoa ere badago.
Herritarra Beninen
Hau guztiaren berri ere ematen du elkarteak erakusketan dauden eskuorrietan.
Baina lehen eskuko esperientzia bat entzuteko aukera ere badago erakusketan.Arantxa Urdanpilleta herritarrak bolondres lana egiten baitu elkartean eta Beninera ia urtero joaten baita lan egitera.
Argazki erakusketa maiatzaren 14ra arte, osteguna izango da ikusgai Lasarte-Orian .