Gaur 18:30ean izango da ohiko bilkura Udaletxean. Akten onarpena eta PSE-EEk aurkeztutako bi mozio eztabaidatuko dira, bata Nepalen gertatutako hondamendiarena eta bestea herrian Lanbidek zeukan formazio zentroaren itxieraren ingurukoa. Azken puntuan galdera eta erreguen txanda jasotzen da.