Horiek horrela, honela geratzen da egutegi fiskal berria: Ibilgailuen zerga martxoaren 1etik apirilaren 15era, ondasun higiezinen gaineko zerga (kontribuzioa) maiatzaren 15etik ekainaren 30era, jarduera ekonomikoen gaineko zerga urriaren 1etik azaroaren 10era, zaborren tasa apirilaren 1etik maiatzaren 15era, ibiaren tasa urriaren 1etik azaroaren 15era eta azkenik, uraren eta estolderiaren tasa 1. lauhilekoa: ekainaren 1etik uztailaren 15era, 2. hiruhilekoa: urriaren 1etik azaroaren 15era eta 3. hiruhilekoa: otsailaren 1etik martxoaren 15era.
Era berean, 2014ean SEPAren ezarpenari ekin zaio, helbideratutakoei eragin dien eurotan ordaintzeko zona bakarra alegia.
Hori dela eta, banketxeen arautegiaren arabera, Udaletxeak banketxeei bidalitako helbideratutako zordunketa guztiak sistema honen bitartez (SEPA) kudeatzen dira.
2014ean zehar aplikatutako berrikuntza honen ezaugarrietako bat da zordunari helarazten zaion informazioaren murrizketa. Hori dela eta, udaletxeak erabaki du komunikazio kanal ezberdinak erabiltzea informazio guztia xehetasunez helarazi ahal izateko.
Horregatik, helbideratutako zordunei ere, kontu korrontean kargatuko zaien zenbatekoa aurrez informatzen zaie, eta horrela, aldez aurretik, kobratuko zaien kuota jakingo dute zergadun guztiek.
Helbideratutako rezibo guztiak borondatezko epearen azken egunean kobratuko dira beti. Herritarrak, argibideren bat behar izanez gero Udaletxeko hirugarren solairuan kokaturiko Zergabilketa bulegora jo dezake, ala 943376187 telefono zenbakira deitu.