Atsobakarreko langileak greban

Txintxarri Aldizkaria 2015eko maiatzaren 8a

Gipuzkoako zahar egoitzetako langileak greban daude eta honekin bat egin dute ere herriko Atsobakarreko langileek.

Donostian gaur deitutako kontzentrazioan parte hartuko dute eta hau dela eta, derrigorrezko zerbitzu minimoak izango dira martxan Atsobakarren. Egoitza gehienek Aldundiak proposatutako hitzarmena sinatu zuten baina ez Clece enpresak, hain zuzen, Lasarte-Oriako Atsobakar egoitza kudeatzen duena.

ELA sindikatuak deitu du hiru eguneko greba egoitza eta eguneko zentroetan. Asteazkenean hasi zen greba baina Atsobakarreko langileek gaur ostirala egin dute bat mobilizazioarekin “Clecek negoziaziorako erakutsitako jarrera ezkorra ikusita”.