Udalak azken urteetan egin bezala, San Pedro jaietako kartela hautatzeko lehiaketa abian jarri zuen apirilaren hasieran.
Lanak aurkezteko epea bukatuta, aurkeztu diren 8 kartelen inguruan herritarrek gehien gustatzen zaiena hautatu dezakete. Dagoeneko kartel guztiak http://albisteak.lasarte-oria.eus/ webgunean eskegita daude eta nahiz eta, azken hitza udal ordezkariek izango duten, aintzat hartuko dira herritarren bozkak.
Orrian bozkatzeaz gain sanpedrojaiak@lasarteoriasarean.eu helbidera ere bidal daiteke iritzia.
Azken hiru urteetan hiru herritarrek eskuratu dute saria, 2012an Uxune Iparragirreren lana hautatu zen, 2013an Arantza Zulaikarena eta iaz, Elena Dominguezen lana izan zen irabazlea.