Giroko porra egiteko aukera ohiko tabernetan

Txintxarri Aldizkaria 2015eko maiatzaren 7a

Ostadar SKTk txirrindularitzako porra antolatu du aurten ere. Giroa etzi hasiko da eta porran parte hartzeko boletoak ohiko tabernetan daude, 7 euroko prezioan. Entregatzeko epea larunbatean, 21:00etan, amaitzen da. Txirrindularien zerrendak eta sailkapenak Ostadarreko webgunean jarriko dira.

Sariei dagokienez, etapako 60 euro, sailkapen orokorreko lehenarentzat 360 euro eta bigarrenarentzat 180 izango dira. Zazpi urdaiazpiko zozketatuko dituzte parte-hartzaileen artean eta zortzigarrena farolilloak eskuratuko du. Tabernen sailkapeneko garaileak bi lagunentzako afaria irabaziko du Txartel Txokon.