Axier Arteaga eta Mikel Landa pilotariak GRAVNI torneoan

Txintxarri Aldizkaria 2015ko mai. 6a, 14:00

Euskal Herriko torneo garrantzitsuenetarikoa da GRAVNI eta herrialdeka jokatzen da. Lasarte-Oriak bi ordezkari izan ditu asteburuan Gipuzkoaren izenean lehian. Ezker paretan binaka Axier Arteaga gaztea eta trinketean Mikel Landa beteranoa.

Aurpegia eta ifrentzua ikustea egokitu zitzaien. Mikel Landak galdu egin zuen trinketean eskuz banaka, Bizkaiko Gandiaga ordezkariaren aurka. Alde handi xamarra izan zen azkenean markagailuan, Gandiagak 40 - 16 Mikel Landa lasarteoriatarrak.

Bestalde, 22 urtez azpikoen mailako ezker pareteko txapelketan, Arteaga eta Imaz gipuzkoarrak Agirre eta Lasa nafarrak baino gehiago izan ziren. Azken emaitza, 22-16. Axier Arteaga Asegarce enpresarekin entrenatzen ari den aurrelariak aukera bakoitza aprobetxatzen du bere ahalaren berri emateko.