Janari manipulatzaile eta elikagaien alergenoei buruzko ikastaroak

Txintxarri Aldizkaria 2015ko mai. 6a, 11:00

Elkolab enpresak, Lasarte-Oriako Udalaren Sanitateko Departamentuarekin elkarlanean, bi ikastaro eskainiko ditu elikagaien segurtasunarekin lotuta.

Batetik hilabetero legez, Janari-manipulatzaile ikastaroa egongo da. Hau ostalaritzako sektoreari zuzendua dago eta Osasun Sailak eska-tzen duen autokontrolaren inguruko edukiak dituena. 

Ikastaroa maiatzaren 13an emango da, 16:00etatik 20:00etara.

Prezioa 45 euro/pertsonakoa da, eta langabetuen-tzako prezio berezia 35 euro da.

Alergenoak

Bestetik, “Elikagaien alergenoak, zure bezeroei informazioa eman”, ostalariei eta dendariei zuzendua dagoen ikastaroa izango da. Honetan indarrean jarri diren lege berriak eta heuk ekartzen dituzten bete beharrak ezagutzera emango dira. 

Ikastaroa maiatzaren 20an emango da, 16:30etik 19:30era.

Prezioa 50 euro/pertsonakoa da, eta langabetuentzako prezio berezia 40 euro. 

Ikastaroak Anbulatorioko bigarren solairuko erabilera anitzeko aretoan izango dira. Erregimen generalean dauden pertsonentzako bonifikatzeko aukera dago.

Informazio gehiago jaso-tzeko edo izena emateko bi telefono jarri dituzte eskura, deitu OMIC-KIUB 943 36 16 05 edo Elkolab 943 53 33 03.