Saioetan alaba, anai, aita, amona, aitona, gurasoak... adin guztietako senideek batera jolasteko aukera izango dute. Jolasak ezagutzak eta baloreak oharkabean transmititu eta jasotzeko tresna dira eta senideek eginez gero, ez dago haurrentzat hoberik. Hizkuntza transmisioa ere garrantzitsua denez, saioak euskaraz izango dira.
Ekimenak lau saio izango ditu. Tximistarreta parkean hasiko da maiatzaren 11an; Okendo plazan maiatzaren 18an; Isla plazan, maiatzaren 25ean eta azkena, Zabaleta auzoan, ekainaren lehenengo astean Zabaletako festen barruan izango da. Hitzordua 17:00etan izango da, Zabaletako jaietako saioan izan ezik. Eguna eta ordua zehazteko daude. Saioetan parte hartzeko ez da izenik eman behar. Amaraun Klubeko lagunek familiei gonbida egiten diete saioetara hurbildu, gozatu eta jolastera.