Azken hilabeteetan jakitera eman diren ustelkeria politiko kasuen aurrean, PSE-EEko zinegotziek zintzotasuna, gardentasuna edo zuhurtzia helburu dituzten hamahiru puntu bere egin dituzte.
Zinegotzi izanez gero, besteak beste, zintzo jokatuko dutela; gobernu irekiaren oinarriak, gardentasuna, parte hartzea eta laguntzeko asmoa, jarraituko dituztela; haien Errenta aitorpeneko agiria dagokion PSOEko atalaren esku utziko dutela; epaiketa orala izanez gero dimisioa aurkeztuko dutela; ustelkeria, genero indarkeria, jazarpen edo baztertzearekin zer ikusia duen auzi judizial batean parte hartu ez izanaren edo delitu larririk egin ez izanaren baieztapena sinatuko dutela; haien esku dauden ondasun eta bitartekoen erabilera desegokirik egingo ez dutela edo 60 euro baino gehiagoko oparirik edo fabore pertsonalik onartuko ez dutela sinatu dute gaurko agerraldian.