3. Euskal Herriko Batukaden Topaketako bazkariko txartelak salgai

Txintxarri Aldizkaria 2015eko apirilaren 29a

Aurtengo topaketan, partehartzaileez gain edonork izango du plazako giroan bazkaltzeko aukera. Hiru Gar&Gar garagardo botilen zozketan parte hartuko dute txartela eskuratzen dutenek.

3. Euskal Herriko Batukaden Topaketak maiatzaren 16an erritmoz beteko du Lasarte-Oria. Aurten berrikuntza ugari dakartza topaketak, horien artean herritarrek partehartzaileekin batera Okendo plazan bazkaltzeko aukera dago.

Menua barazki edo oilazko paella goxoa, sagar tarta eta sagardo txotxa da. Prezioa 10 eurokoa da.

Dagoeneko bazkarirako txartelak salgai jarri dira Insausti tabernan, Jalgi Kafe-Antzokian, Trumoi tabernan eta Ilargi tabernan. Hauetara hurbildu ezin diren herritarrek txartelak eskatzeko beste aukera ere badute, info@batukadentopaketa.eus helbidean egin behar da eskaera.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, plaza mugatuak dira eta bazkarira doazen herritarren artean Gar&Gar markako hiru garagardoko kaxa bat zozketatuko da.