Maiatzaren 7ra luzatu da proposamenak egiteko epea. Foru Aldundiak eskualde bakoitzean 2.000.000 euro jarriko ditu herritarren esku, parte hartze prozesu baten bitartez epe motzeko eta ertaineko zein proiektutan inbertitu erabaki dezaten.
Lehendabiziko fasean, herritarren proposamenak jasotzea da helburu nagusia. Etxera bidali diren esku-orriaren formularioa bete eta Udaletxean; Manuel Lekuona Kultur Etxean; Emakumearen Zentroan; Kiroldegian; Gaztelekuan; Anbulategian eta Villa Mirentxun jarritako postontzietan utzi daitezke. Edo nahiago dutenek, www.aurrekontuahobetzen.net webgunearen utz ditzakete proposamenak.