Korurako zuzendari bila

Txintxarri Aldizkaria 2015eko apirilaren 26a

Biyak Bat egoitzako korurako zuzendaria behar da. Orain arte zuzendari lanak egin dituen lagunak erretiroa hartzen du. Hau dela eta, Biyak Batetik lan hau egin dezakeen herritarren bila dabil. Interesa dutenek egoitzara joan daitezke astelehenetik ostiralera 10:30tik 12:30era, 943 36 39 64 zenbakira deitu edo biyakbat@gmail.com helbidera idatzi.