Batzarrean azaldu dutenez, hauteskunde hauetan Lasarte-Orian 14.184 herritarrek bozkatuko dute eta horretarako, 13 sekzio eta 24 mahai izango dira, Europar Batasunekoan baino zazpi mahai gehiago. Gainera, hautesle kopuruagatik 9 sekzioak hiru mahai izango ditu aurten.
Era honetara, mahaietako 216 kargu aukeratu dira zozketan. Izendatutako herritarrei aste honetan bidaliko zaiei jakinarazpena eta mahaikide izatea eragozten dieten arrazoi edo aitzakien alegazioa maiatzaren 9a baino lehen egin behar dute.
Hauteskunde-mahai zerrendak Udalaren web orrialdean daude ikusgai.