Espazio hau orain artean ikastetxeak bakarrik erabili du eta bere ordutegitik kanpo itxita egon da.
Parte-hartze bileretan herritarrek ikasketa orduetatik kanpo bere erabilera baimentzeko eskaera egin zuten eta duela hilabete batzuk Udalak Eusko Jaurlaritzari Landaberri BHI (REM) ikastetxe publikoko jolastokia herritarrek erabiltzeko eskaera egin zion. Ikastetxeko zuzendariaren iritziz erabilera honek ikastetxearen jarduera ez duela inola ere oztopatzen ikusirik, Jaurlaritzaren baimena jaso du neurriak.
Ordutegia
Udalak jolastokia erabiltzeko ordutegian honako hau izango direla jakitera eman du:
2015eko apirilaren 20tik maiatzaren 31ra bitartean, eskola-egunetan 16:30etik 21:00etara eta eskola gabeko egunetan 9:00etatik 21:00etara.
2015eko ekainaren 1etik 30era eskola-egunetan 14:30etik 22:30era eta eskola gabeko egunetan 9:00etatik 22:30era.
2015eko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra 9:00etatik 22:30era.