Sagastik 90 kiloz azpiko kategorian bere ligako hiru borrokaldiak irabazi zituen aragoar, nafar eta errioxar banaren aurka. Semifinalean ordea ezin izan zuen beste nafar bat mendean hartu, baina brontzeagatiko borrokaldian lan bikaina eginda, domina kolkoratu zuen. “Txapelketa handia osatu du, pena bakarra Madrilen jokatuko den azken faserako sailkatu ez izana”, adierazi zuen Gorka Aristegi entrenatzaileak.
Josu Olmosek berriz 60 kiloz azpikoetan lehiatu zuen. Lehen konbatea galdu arren, maila handiko judoa erakutsi zuen eta hurrengo hiru borrokaldietatik bi irabazita, bosgarren postua eskuratu zuen.
Bestalde, asteburu honetan Ander Garrido, Jesus Curiel, Yeray Mendibe, Erik Bermejo eta Alex Saleta Gasteizen ilehiatuko dira Espainiako Txapelketarako txartelaren bila.