Lehen saioa, ostiralean izan zen. Atsobakar egoitzako egoiliarrei bisita berezia egin zieten trikiti eta pandero doinuekin.Fandango eta arin-arin alaiak eta abesti herrikoi eta ezagunak eskaini zizkieten edadutei Miren Etxenagusia irakaslearen laguntzaz. Era honetara, ordubetez erromerietako jai giroa hurbildu zieten egoitza honetako egoiliar eta senideei.
Entzunaldia
Bestalde, asteazkenean, apirilaren 20an, beste hitzordu bat izango dute Musika Eskolako trikitilariek 18:45etik aurrera. Manuel Lekuona kultur etxeko 3. solairuko hitzaldi aretoan entzunaldi berezia eskainiko baitute. Haur eta gazteek haien trebetasuna erakusteko aukera izango dute.