Argazki anitza aterako du bihar GEDk

Txintxarri Aldizkaria 2015eko apirilaren 17a

Lasarte Oriako Gure Esku Dago ekimenak argazki anitza aterako du bihar 13:00etanOkendo plazan. Horretarako herriko politika, kirol eta kultur munduko 60 bat herritar gonbidatu ditu argazkira.

Argazki honen helburua, ehuntzen ari den “sarearen aniztasuna” erakustea da.

Datorren asteburuan, apirilaren 25ean, egingo den ekintzaren aurrekaria izango da argazki hau. Egun horretarako, ekimenak 75 tutore eta 1.500 saretu lortzea du helburu. Horretarako, erabakitzeko eskubidearen alde ehuntzen ari den sarearen parte izatera animatu nahi ditu herritar guztiak.